Ingurunea

Inguratzen gaituen guzti hori

EZAGUTU

Etxetik gertu
hainbat erakargarri
turistiko daude

Ezagutu ezazu gure hiria inguratzen duen aberastasun natural izugarria. Mendia, kostaldea, hondartza, padurak. Aberastasun naturala 5 minutu baino gutxiagora. Aparteko denbora pasa eta leku zoragarriak ezagutu ahal izango dituzu.

Hondarribiak ostatu-aukera ugari eskaintzen ditu eta bisitarien itxaropen guztietara egokitzen dira. Turismoa, asteburua, naturara txangoak… eta biltzeko guneak behar dituzten enpresak. Hotel eta ostatu erakargarriak.

Aintzinari dei, sakon eta zirraragarria da, zeinak ezinbestean erakartzen duen bisitaria: Erdi Aroko gazteluak, Monumentu Multzo izendatutako harresi-esparru bikainak… Guztia ahaztu eta gozatzera garamatzan gonbidapena.

Hondarribia arrantza-tradizioko herria da. Sektore horrek oraindik ere garrantzi handia du eguneroko zereginetan, familiako nekazaritzarekin batera. Hori herriko eskaintza gastronomikoan islatzen da, zabala eta askotarikoa baita.

Hondarribia salbuespenezko enklabe batean dago kokatua. Itsasoa, hondartza, mendia, ibaia… paseatzeko, jarduerak egiteko eta aisialdirako naturguneak, mendi-ibilbideak eta askoz gehiago. Jaizkibel mendia, itsasargia eta Talaia bidexka, badia, Jaizubiako padura…