Hondarribian dago, hondartza eta herriaren erdigunetik gertu (3 bat kilometrotara). Bertan tratu etxekoia eta gertukoa jasoko duzue.

Bere kokapenak, bai herriaren erdigune, bai itsaso eta bai mendiaren gertutasunak , aktibitate desberdinak burutzeko aukera paregabea ematen du.
Turismoa egiteko ere Hondarribitik hurbil bisitatzeko leku interesgarri franko daude.

Etxea

Egurrezko estruktura duen ereikin berria da. Hegoaldera dago begira eta 100 m2 terraza eder bat dauka, nondik bista zoragarri eta zabala ikus daiteke.

Lur eremua

Baserria 10.000 m2-ko lur saila baten barruan dago. Nekazalturismoak, sarreran, lasai egoteko jardina bat dauka eta gainontzeko lurrak nekazaritzarako erabiltzen dira; baratzea, frutarbolak… zeintzuk irizpide ekologikoa jarraituz lantzen diren.

Ingurua

Jaizkibel mendiaren magalean gaude, Guadalupeko ermitaren azpikaldean. Nekazal ingurune batean, naturarekin kontaktu bizi-bizian.

Gelak

4 gela bikoitza eta egongela eroso bat, 11 pertsonek hartu dezakete ostatu.

Hiru geletan ohe gehigarri bat jarri daiteke eta laugarrena mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta dago.

Gela guztiek bere bainugela dute, baita telebista ere.

Iritzi hau jaso dugu...

GOSARIAK

Gosari oparoak ematen dira . On egin!

Tarifak eta denboraldiak

Gela bikoitza- Uda denboraldia

Uztaila eta abuztua2 ohe indibiduala edo ohe bikoitza. Komuna gelan.* Prezioa gaueko 2 pertsonentzat.

77€


Gela bikoitza- Uda denboraldia

Uztaila eta abuztuaOhe indibiduala edo bikoitza. Komuna gelan.* Prezioa gaueko pertsona batentzat.

66€


Gela bikoitza- Behe denboraldia

Gainontzeko hilabeteetan2 ohe indibiduala edo ohe bikoitza. Komuna gelan.* Prezioa gaueko 2 pertsonentzat.

66€


Gela bikoitza- Behe denboraldia

Gainontzeko hilabeteetanOhe indibiduala edo ohe bikoitza. Komuna gelan.* Prezioa gaueko pertsona batentzat.

55€


Ohe gehigarria

3 zarete? Beste ohe bat jarri daiteke gelan elkarrekin egoteko.Sehaska: dohainikOhe gehigarriaren prezioa

20€

Laranja zuku naturala, urdai azpikoa edo hestebetea, gazta, fruta, etxeko bizkotxoa, mermelada, gurina, kafesnea, colacao edo infusioak ematen da.

Heldua

Mimoz prestatutako gosaria goza ezazu.*Prezioa pertsonako

6,60€


Umeak (4-9 urte)

Goxotasunaz prestatutako gosaria goza ezazu.*Prezioa pertsonako

3,30€


Umeak (0-3 urte)

Goxotasunaz prestatutako gosaria goza ezazu.

Doan

Ordutegia


Sarrera: 13 / 21 HIrteera: 11:30

Gosaria


Astelehena - Igandea9 / 10,30 H

Goiznabar - Barrio Akartegi, 39, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa

Baserrira heltzeko etxekoandreak emandako jarraibideak

Hondarribiko aeroportura jo. Eskuinetan utzi eta JAIZKIBEL GUADALUPE norabidea jarraitu: 1go biribilgunean ezkerretara hartu, 2. biribilgunean ezkerretara berriz ere, 3. biribilgunean zuzen jarraitu eta 4.ean ezkerretara. Hortik 2 km igo KANTINA ERRANDONEAraino eta berehala ezkerretara sartu hormigoizko bide batera. Bide hau 2 norantzakoa da, poliki gidatu. Harrizko lubeta pasa ondoren eskubiko bidea hartu eta bide honen bukaeran eskubietara berriz ere. Zuzen- zuzenGoizanabar-era iritsiko zarete.
ERRESERBA EGIN